Zerk egiten gaituen gizaki

Libros recomendados Zabalgana Euskera

Zerk egiten gaituen gizaki

Victor D. O. Santos, Anna Forlati

Libros recomendados febrero zerk

LIBURUTEGIEK GOMENDATZEN DUTE: ZABALGANA

PUBLIKOA Haurrak GENEROA Hizkuntzak. Ipuinak. Haur eta gazteentzako liburuak


LABURPENA

Zerk egiten gaituen gizaki liburuak liburu onenen ezaugarriak ditu. Batzen gaitu, gure arteko aldeak eta elkarguneak goraipatzen ditu eta haien partaide egiten du irakurlea, erronka jotzen dioten testu asegarri eta ilustrazio ederren bidez.

Munduan gutxi gorabehera bizirik dauden 7.158 hizkuntzetatik (Ethnologue, 2023), erdiak gutxienez desagertuko omen dira 2100. urte inguruan. Eta hizkuntza bat hiltzean, kultura bat ere hil daiteke batera. Liburu hau munduko hizkuntzen, idazketa sistemen eta kulturen tapiz ederrari egiten diogun ekarpen apala da, eta baita haien atzean dagoen jende txundigarria omentzeko gure modua ere.

ZERGATIK IRAKURRI?

Zerk egiten gaituen gizaki, autorearen begirada hezitzailearen pean, gizatasun partekatuaren kontzeptuari buruz hitz egiten duen liburua da, beste arraza eta kultura batzuetara hurbiltzea proposatzen baitigu, fintasunez eta edertasunez betetako ilustrazioen bidez. Obrak bizi garen errealitateari buruzko kontzientzia sortu nahi du, eta, horrez gain, enpatia eta egoera kaltegarriekiko sentsibilitatea bezalako nozioei buruz hausnartu nahi du. Aniztasuna, batasuna eta hunkiberatasuna dira familia osoarentzat gomendatutako irakurketa honetan jorratzen diren gaiak.

AURKITU EZAZU ZURE LIBURUTEGIAN >>>

No Comments

Post A Comment