Memoria egiten

Memoria egiten

Frankismoan liburutegi publikoetan debekatutako eta xahututako liburu eta filmak.

Zaramagako Martxoaren 3ko ospakizunaren inguruan, Francoren diktaduran liburutegi publikoetan debekatu eta xahutu zituzten hainbat liburu eta filma jarriko ditugu eskuragarri zuentzat. 40 urte horietan, gizarteak ezin izan zituen irakurri edo ikusi hainbat liburu eta filma, “arriskutsuak“ zirelako, “moralaren aurkakoak”, “barne zatiketa” sustatzen zutelako edota “Ordenaren Gizartearen” kontra jotzen zutelako.

Era berean, beste herrialde batzuetan zentsuratzen eta debekatzen dituzten liburu eta filmen sorta bat eskainiko dizuegu; arraza, politika eta erlijio arrazoiengatik indarrean dagoen morala “urratzen” dutelako isilaraziak.

Hautaketa hau Iparraldeko helduen liburutegian ikusi ahal izango duzue apalategi berriak estreinatzerakoan, baina jarraian lagin txiki bat utziko dizuegu:

Liburuak
Zentsuratutako filmak
Tags:
No Comments

Post A Comment