14 Abe Mangaren lehen urratsak Lakuatik
Gazte eta helduentzako jarduerak.
- Noiz : 2022/12/15, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 19:30.
- Non : Lakua Liburutegia.
.
Martxoaren 15ean, Lakuako Gazte-Helduentzako Liburutegian, Omega Center-ek, egunero hasten jarraitzen duen Manga generoari buruz azalpen batzuk helaraziko dizkigu: historia, zenbait bitxikeri eta pasadizo besteak beste.
Manga generoa mendebaldera iritsi zenetik, japoniako kultura, ohiturak eta iritziak guztiz ezezagunak izateari utzi diote. Genero honek bizitzako arlo guztiak barneratzen ditu, fantasiaren zein errealitate gordinaren erabilera ohikoak dira komiki hauetan. Sortzen dituzten pertsonaiak eta pasarteak nerabezaroaurretik helduagoak garen arte lagunduko digute, protagonisten eta irakurleen arteko sareak eratuz, geure egunerokoan azaleratzen direnak.
Ekintza honen bitartez, Lakuako Liburutegian lan egiten dugunoi gustatuko litzaiguke gazteak (12-18 urte), manga mundu honetan barneratzea eta irakurketarako grina sortzea noski. Irakurketa ezberdinen bitartez, pertsonaia konplexu, xamur zein bereziak lagunduko ditugu beraien abenturatan. Bestalde, gida hau prestatu dizuegu.
Lakuako liburutegia
Horrez gain: Lakuako liburutegia; Osasun mentala komikietan; Antonio Altarriba.
No Comments