Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta liburutegiak

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta liburutegiak

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dakizuenez, liburutegiak funtsezkoak gara gizarte aske baten garapenean, eskubide batzuen defentsan zuzenean parte hartzen baitugu. Bada, gogorarazten dizuegu:

·   2. artikulua: diskriminaziorik ezari buruzkoa. Ez sexu, ez arraza eta ez sexu-joerarenengatik. Erlijio, edo kontzientzia askatasunari buruzko 18. artikuluan bezalaxe. Liburutegiak guztioi irekita daude.

·   19. artikulua: iritzi eta adierazpen-askatasunari buruzkoa. Baina, era berean, informaziorako eta ikerketarako eskubideaz aritzen da. Liburutegiok buloei eta informazio faltsuari aurre egiten diegu.

·   23. artikulua: lanerako eskubideari buruzkoa; 25. artikulua: bizitza-maila egokia izateari buruzko eskubidea eta 26. artikulua: hezkuntzarako eskubidea. Liburutegiak, hezkuntza-sistemaren oinarria izanik, materialetara sarbidea ahalbidetzen dugu eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen dugu, horren kalitatea hobetzen.

·   24. artikulua: atsedenerako eta astialdirako eskubidea arautzeari buruzkoa, eta 27. artikulua: kultura, artea eta zientzia-bizitzarako eskubidea. Liburutegiok gure gizarteko kultura-ondarea zaintzen eta babesten dugu, ondare horren zabalkundea erraztuz.

·   28. artikulua: mundu aske eta justua izateko eskubidea eta 29. artikulua: gizartearekiko betebeharrak. Liburutegiok pentsamendu kritikoa sortzen eta sustatzen dugu.

Eta orain, gai honi buruz gure sarean aurki dezakezuenaren lagintxo bat proposatzen dizuegu:

Horrez gain: BiblioTEcuida.

Tags:
No Comments

Post A Comment