18 Aza Euskaraldia Aldaben Posted at 00:00h in Haurrak, Helduak, Laburrean by Judit Lopez de Heredia 0 Comments 0 Likes Share 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra badator Euskaraldia. Aldabeko liburutegietan, pista-joko bat proposatzen dugu. Parte hartu nahi baduzu, jarraitu pausu hauek:Euskaraldiko abestitik hitz batzuk kendu ditugu.Parte hartu nahi dutenek hutsune bakoitzean agertzen den gutun-azala hartu behar dute.Gutun-azalaren barruan galdera bat dago, eta galdera horren erantzuna falta den hitza da. Pista bat: Hitz horiek ditugun dokumentuen izenburuetan agertzen dira (helduenak eta haurrenak).Guztira 10 hitz aurkitu behar dira (5 liburutegi bakoitzean). Hurbildu liburutegietara! Zure zain gaude! Horrez gain: Korrika badator!, Aldabeko liburutegia. Tags: Helduak, Umeak
No Comments