Distopia eta egungo mundua Pilarretik

Distopia eta egungo mundua Pilarretik

Gazte eta helduentzako jarduerak.

    • Noiz: 2022/11/15, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua: 19:30.
    • Non: Pilarreko liburutegian.

.

Distopia zientzia fikzioaren azpigenero literario bat da, non etorkizuneko gizarte ezkor bat irudikatzen den. Gaur egungo gai politiko, sozial edo teknologikoek ondorioak dituzte errealitate negatibo horietan, beraz, distopiak, normalean, gaurkotasunari buruzko hausnarketa bihurtzen dira.

Azaroaren 15ean, asteartea, liburutegien Gazte eta helduentzako jardueren artean, Agora Filosofiako kide diren Alba Garmendiak, Iñigo Martinezek eta Agustin Arrietak genero honetako bi lan aitzindariren inguruan eztabaidatuko dute Pilarren. Puri-purian dauden Aldous Huxleyren Bai mundu berria eta George Orwellen 1984 izango dituzte hizpide.

Eta gure sarean zer beste distopia ditugun jakin nahi baduzu, Pilarren prestatu dugun erakusketa ikustera etortzeaz gain, gida hau kontsulta dezakezu.

Pilarreko liburutegia

Horrez gain: Pilar liburutegia.

Tags:
No Comments

Post A Comment