Irakurketa aztoragarria

Irakurketa aztoragarria

Urria amaitzean egunak laburragoak dira eta iluntasunak etxean irakurtzera gonbidatzen gaitu. Antzinakoen (Arimen Gaua) eta tradizio berrien (Halloween) garaia ere bada, eta, beraz, eleberriak, kontakizunak eta beldurrezko filmetarako une aproposa da.

Literatur munduan, narrazio gotikoa izena duen genero bat daukagu. XVIII. mendeko Ingalaterran sortu zen eta ondoren Europa osora hedatu zen. Mary Shelleyren Frankenstein, Bram Stokerren Drakula, Edgar Allan Poeren Ipuin Kontakizunak , H. P. Lovecraften Cthulhuren mitoak edo Elizabeth Gaskellen Ipuin Gotikoak bezalako izenburu ezagunak garai hartakoak dira. Hala ere, gaur egun, beldurrezko literaturaren tradizio horrek inoiz baino indartsuago jarraitzen du, eta gida honetan argitaratu diren azken eleberri, kontakizun eta filmak bildu nahi izan ditugu. Izan ere, beldurrezko literaturari dagokionez, bizitza (eta heriotza) asko dago Stephen King eta bere Carrie, Misery eta Animalien hilerria lanez haratago.

Aranako liburutegia

Tags:
No Comments

Post A Comment