Liburutegien Eguna: BiblioTEcuida

Liburutegien Eguna: BiblioTEcuida

 

Liburutegiak hemen daude zuretzat, arreta ematen dizugu, laguntzen dizugu, orientatzen dugu, irakasten dugu, erakusten dugu, gidatzen dugu, errazten dugu, baina bereziki zaintzen zaitugu. Liburutegiak zure zerbitzura gaude, zure bizitzako une bakoitzean, behar duzuna eskaintzen dizugu. Horrela, liburutegietan ondare dokumentala babestu eta kontserbatzen dugu, eta, desinformazioari eta buloei aurre egiten diegu informaziorako eskubidea defendatuz; bizialdi osoko ikaskuntza sustatzen dugu; arrakala digitala murrizten laguntzen dugu; hezkuntza-komunitateari laguntzen diogu; gizarteratzean eta lan munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu. Baina etxetik mugitu gabe bidaiatu edo ondo pasa nahi duzunean ere laguntzen dizugu. Liburutegia beti ari da zu zaintzen, zure auzoan, kalean eta egunero, zure sofatik

Azken batean, liburutegitik gure komunitatea zaintzen dugu

Tags:
,
No Comments

Post A Comment