Emakume Idazleen Eguna: Ernestina de Champourcin

Emakume Idazleen Eguna: Ernestina de Champourcin

Gaur, urriak 17, Emakume Idazleen Eguna ospatu eta aldarrikatuko dugu. Biblioteca Nacional de Españak ezarrita, aurten aukeratu den leloa da “Antes, durante y después de las guerras”, emakumeek gatazka garaietan duten papera erakusteko asmoz.

Gure hirian, Ernestina de Champourcin (1905-1999) lelo hori ondoen irudikatzen duen idazleetako bat da. 27ko Belaunaldiaren autore gailena. Bere lanean gerraren ondorioa eta, bereziki, jasan zuen erbesteratzeak eragin handia du. Batez ere bere obra poetikoan islatu zuen gerraren eragin hau. Bere lanetan, espiritualtasunera eta erlijiotasunera egin zuen itzulera oso agerikoa da, izan ere, 1952an Opus Dein sartzea eskatu zuen.

Provisional, decíamos,
cosa de poco tiempo,
y no vale la pena
vaciar las maletas.
Pero el mar se enredaba
a nuestros pies desnudos,
sin nada que calzar
para emprender la huida (…)

Bere poema baten zatia, hemen irakurtzen jarrai dezakezu: Poesía a través del tiempo / Ernestina de Champourcin 395-397 orr.

Gasteizen jaioa, Ernestina de Champourcinek familia aristokratikoa zuen, eta 10 urte zituenean Madrilera joan zen bizitzera. Han, nerabezaroan, kulturaren eta modernitatearen zirkuluetan sartu zen. Horrela, bazkide izan gabe, bere familia kontserbadorea aurka baitzegoen, oso ohikoa izan zen Lyceum femeninoan, non María de Maeztu pedagogo gasteiztarra presidentea zen. Beraz, Ernestina, kultura eta askatasuna bateratzen zuten abangoardien parte bihurtu zen. Garai hartako beste egile batzuekin batera, hala nola Marga Gil Roësset, María Zambrano, María Teresa León, Josefina de la Torre, Rosa Chacel, Concha Méndez, Margarita Manso, Maruja Mallo edo Luisa Carnés besteak beste, Ernestina de Champourcin Sinsombrero artistetako bat da. Kolektibo honetako artistak 27ko Belaunaldikoak dira, eta beren esparruetan aitzindari izandakoak, baina emakume izanagatik ez zuten merezitako aintzatespenik jaso.

Bere obra kalitate handikoa zen arren, Ernestina de Champourcin ez zen saritua izan 1989. urtera arte, Euskadi Literatura Saria jaso zuenean. Hala ere, bere lanak bide bat ireki zuen poesian, eta, gaur egun bere izena daraman olerki lehiaketa bat daukagu. Besteak beste, Castillo Suarezek eta Ixiar Rozasek irabazi dute Ernestina de Champorcin poesia saria.

Gehiago irakurri nahi duzu?
Tags:
No Comments

Post A Comment