21 Mar Poesiak jota dago Hegoalde 2.0
Aurten udaberria poesiaz beteta itzuliko da Hegoaldera.
Udaberrian, gizarte etxea eta auzoa poemaz bete daitezela nahi dugu. Anima zaitez eta parte hartu!
1. AUKERATU gustuko duzun edo zeuk idatzi duzun poema bat.
2. IDATZ EZAZU eskuz edo ordenagailuz. Goialdean izenburua jarri; behealdean egilearena eta nork proposatzen duen. Beste aukera bat da: grabatu podcast edo bideo bat poema irakurtzen.
3. BIDALI: hegopoemak@vitoria-gasteiz.org helbidera edo sarreran jarritako ontzian utzi.
No Comments