Liburutegien eguna

Liburutegien eguna

Liburutegiak, irakurtzea, ikastea, deskubritzea, lelo horrekin hasiko da liburutegien egunaren aurtengo edizioa. Hiru aditz baina bere baitan komunitatearen zerbitzura dauden liburutegien helburuak biltzen dituztenak.

Irakurtzea. Liburutegiak irakurketarako leiho irekia dira, liburuak irakurleak dauden lekuetara eramateko aukera ematen dutelako. Eguneroko mailegu-zerbitzua, aurrez-aurrekoa, eta eduki digitalak maileguan hartzeko plataformak, gure kasuan, e-liburutegia, hori posible egiten duten zerbitzu eta tresnetako batzuk dira.

Ikastea.Liburutegiak ikasteko guneak dira. Liburutegi mota guztiak sustatu eta zabaldu behar ditugu, publikoak, eskoletakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak, nazionalak eta eskualdekoak, hau da, Liburutegiak beti zure ondoan, iazko leloak zioen bezala.

Deskubritzea. Liburutegiak ezagutzarako lekuak dira, norbera aberasteko eta ideia berriak sortzeko lekuak. Liburutegiak eraldatuz eta egokituz doaz, gizarteak egiten duen bezalaxe. Herritarren beharrei erantzuteko, espazio, jarduera eta erabilera berriak barne hartzen dituzte. 

Orduan, elkar ezagutuko al dugu?

Gasteizko Udal Liburutegien Sarea, bere twitter kontuaren bidez, bibliotekak @VG_biblio, aurkezten hasi zen. Baina blog-atik koktel hori nahastu nahi dugu eta inoiz ez bezala deskubritu gaitzazun.

To be continued…

Tags:
,
No Comments

Post A Comment