13 Ira Irakurketa gozoak
Aaaains, iraila, bueltan da. Gure hilabete zoragarri eta maitagarria. Liburutegietan izugarri maite dugulako hilabete lilulagarri hau. Baina, 30 egunen artean, bada bat bereziagoa, 13a. Izan ere, hamahirugarren egun honetan ospatzen da Argentinan liburutegietako langileen jaia, Roald Dahlen jaioteguna da (1916an, Matilda edo Las brujas idatzi zituen, besteak beste), baina, batez ere, TXOKOLATEAREN Nazioarteko Eguna da!!
Hala ere, sukaldaritza gustuetatik haratago, aitortu behar dugu liburutegian lan egiten dugunok asko dugula komunean txokolatearekin. Ez duzu sinesten? Txokolatea garunerako estimulu bat da, propietate antioxidatzaile eta kontserbatzaileak ditu, estresa murrizten du, gogo-aldartea hobetzen du, ongi sentiarazten gaitu, etab. Hori guztia liburuzainei aplika dakiguke. Baina oraindik ere antzekotasun gehiago ditugu txokolatearekin. Liburuzainen artean badira gozoagoak direnak, edo garratzagoak, gaziagoak… Hala ere, denok dugu helburu zure oinarrizko beharrak asetzea, ezagutzarenak, alegia. Gainera, txokolatearen gisara, nolabaiteko mendekotasun-sentsazioa sortzen dugu, beti guregana jotzen baituzue.
Oraingoan, ez gogaitzeko, txokolatea protagonista duen gida hau utziko dizuegu (estekak PDFn), eta beste bat egingo dugu gure ofizioari buruz, beste egun batean.
No Comments