Liburuaren eguna: irakurketa klubek irakurtzen dute

Liburuaren eguna: irakurketa klubek irakurtzen dute

Apirilean liburutegietan asko dugu ospatzeko.

Ospakizunak apirilaren 2an hasi genituen Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunarekin. Hurbildu gure familia-liburutegietara!

Apirilaren 23arekin, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, jarraitzen dugu, Liburutegientzat oso berezia den norbaiten urtebetetzea ospatzea bezala da, eta ez da gutxiagorako, liburuek bizitza ematen baitigute! 

Irakurketa-kluben helburua liburuen inguruan ideiak partekatzea da. Dinamizatzaileek gai komun bati buruz kontu handiz hautatutakoak dira testuak.

Catalina Garces irakurketa talde latinoamerikarraren arduradunak dioenez, “Elkarrizketak begirada partikularrekin eta ekarpen indibidualekin elikatzen dira; izan ere, askotan, harritu egiten gara batzuek eta besteek aurkitzen dituzten xehetasunekin, eta, agian, ez ditugu denok geure irakurketan ikusi… Hain zuzen ere, hori da kontua: denon artean aurkitzea literaturak arte gisa duen balioa, beti baitu zerbait berria erakusteko.”

Liburuak maite ditugu eta irakurketa partekatuaren aldeko apustua egiten dugu. 

Apuntatzen zara? (Izena emateko estekak hemen eta hemen utziko dizkizugu.)

Azucena Monge, Juan Ibarrondo, Catalina Garces, Begoña Etayo, Álvaro Arbina, Gema Lasarte eta Elena Piris-i eskerrik asko.

Tags:
No Comments

Post A Comment