Irakurketa ulergarria

Irakurketa ulergarria

1809ko urtarrilaren 4an, Paris inguruan Louis Braille jaio zen. Irakasle honek, Charles Barbierren puntu sistema itsuentzako irakurketa eta idazketa metodo berri bezala egokitu zuen. Hori dela eta, sistema horrek ikusmenarazoak dituzten pertsonentzat izan duen garrantziaz jabetzeko, 2019tik aurrera Brailleren Munduko Eguna ospatzen da urtarrilaren 4an.

Liburutegi publikoetan, uste dugu kultura, literatura eta informaziora heltzea oinarrizko eskubidea dela. Horregatik, “post” honetan laburbildu nahi dugu zein formatu dauden, eta irakurketa hurbiltzeko hainbat arrazoirengatik ikusmen- edo ulermen-zailtasunak dituztenei honakoa eskaintzen diegu:

–  Braillez: idatzitako liburuak: ukipen-alfabeto honekin hainbat liburu idatzita daude. Gainera, liburutegiek seinaleak egokituta dituzte.

–  “Letra handiko” edo “Letra plus” liburuak: tipografia konbentzionalak askotan zaildu egiten du irakurtzea. Atal honetan, liburuek letra-tipo handiagoak dituzte, errazago ikus daitezen.

–  Daisy formatua: Digital Accessible Information SYstem liburu elektroniko mota bat da, baina aurreratuagoa, liburua audioliburuarekin konbinatzen baitu. Sistema horrekin sinkronizatu egiten dira pantailan ikusten dugun testua eta entzuten ari garen liburua. Horrez gain, deskribapen alternatiboak dituzten irudiak sartzeko aukera du. ONCEk bertsio propioa du TLO, TELEO, programarekin, braillez transkribatu edo ekoitzi diren liburuak entzuteko.

–  “Irakurketa errazeko liburuak: bai arrazoi iragankorren ondorioz (immigrazioa, eskolaratze eskasa) eta baita iraunkorrak diren arrazoiengatik (ikaskuntza-nahasmenduak, aniztasun funtzionala, zahartzaroa) irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutakoak dira. Kasu horretan, sintaxia eta testuaren aurkezpena egokituta daude, hobeto uler dadin. Ildo horretan, web-orri askok bertsio sinplifikatu bat aurkezten dute ulertzen laguntzeko.

Ezagutzen zenituen formatu horiek? Erabili dituzu inoiz?

Tags:
No Comments

Post A Comment