Dolua eta haurrak

Dolua eta haurrak

Eskura izateko gida horietako bat ekarri nahi dizuegu gaurkoan.

Gure ume eta gazteek aurre egin beharko diote bizi-prozesu honi halabeharrez. Heriotzari buruz hitz egitea kosta egiten zaigu, nola azaldu kezkatzen gaitu, eta gure minekin lehiatzera behartu ere.

Baina ardura handia daukagu, txikiek lehenengo hurbiltzea ahalik eta goxoena izan dezaten, tabu apurtzea eta tristura onartzea, tarteka, gogo-aldarte beharrezkoa da eta.

Adituen aholkuak gogoratu:

-Ez esan gezurrik ezta azalpen magikorik. Erantzuna ez baduzu ezagutzen, “nik ere ez dakit” erantzun zintzoa da.

-Ez saihestu gaia, baina ez gehiegi sakondu ere. Umeek, azkar gainjartzeko gaitasuna kontserbatzen dute.

-Egoerari aurrea hartu. Nohizbenka heldu gaiari, ipuinen bidez esate baterako. Tresnak emango dizkiegu. Egoera berriek beldurrak agertarazten dituzte.

-Utzi ipuinei lan egiten. Ipuina ona bada ez da azalpen gehiegirik eman behar. Nahiz eta elkarrizketarako bidea ireki diezaigukeen.

-Ezin ditugu dokumentu hauek formatu digitalean eskeini, haur albumen mundua digitalki ez dago oso esploratuta. Pandemia honek ekarriko digu honen aldaera seguruenez.

Tags:
No Comments

Post A Comment