29 Urr Haur komikiak
Komikia bitarteko narratiboa da, batetik, testuaren bidez, eta bestetik, formaren eta irudien bidez uztartzen dituena. Tradizioz, helduentzat izan da batik bat, eta azken urteotan ugaritu egin dira haurrei egokitutako komikiak, tipografia handiagoak eta gai egokiagoak dituztenak.
Aukera ezin hobea iruditzen zaigu txikitatik eskaintzeko, irakurketa autonomoagoa ahalbidetzen dutelako, irudien laguntzari esker argumentu-lerroa ulertzen laguntzen dutelako eta arreta errazago jasotzen dutelako. Horrek guztiak, liburuei esker, autoestimua indartuko du, eta irakurriz gozatzeko modua aukitzen lagunduko die.
Oinarri ezin hobeak dituzte irakurle txikiek testu konplexuagoetarako jauzia eman dezaten. Adin desberdinei egokitutako komikiak modu ezin hobea dira txikiak literaturaren munduan sartzeko.
No Comments