Liburutegien Eguna

Liburutegien Eguna

De alguna forma misteriosa y espontánea, el amor por los libros forjó una cadena invisible de gente -hombres y mujeres- que, sin conocerse, ha salvado el tesoro de los mejores relatos, sueños y pensamientos a lo largo del tiempo.

Irene Vallejo. El infinito en un junco

Zer ekartzen dizu gogora liburutegi hitzak? Sentimendu antzekoak hain leku bazterretan sorraraztea ez da ohikoa: oroimena, isiltasuna, jakintza, entretenimendua… baita arauak eta protokoloak ere… Mendeetan zehar funtsa aldaezina, aldaketa kultural, sozial, ekonomiko eta teknologikoen zurrunbiloan nabigatuz. Eta guztien artean, Liburutegi Publikoa, itxaropenak eta baliabideak orekatzeko lehia etenbakoan eta xede garbia jopuntuan: ezagutzarako eta kulturarako sarbide unibertsala izatea, komunitatearen partaide aktiboa izanik.

Garai hauek gure zerbitzuak birpentsatzera behartu gaituzte, egunerokoa zena aztertzera, orainaldian jarraitzeko, orrialde hau horren lekuko da. Liburutegiak aldatu egingo dira beharrezkoa den guztietan, mendeetan zehar egin duten bezala, baina beti zure ondoan.

Hauek dira argitaratu berri diren dokumentu batzuk, non liburutegiak protagonismo berezia duen.

Liburutegietara sartzeko eskubidea ez da beti orokorra izan. Eta ez dira beti saiatu erabiltzaileen tamainara egokitzen gaur egun haurrentzako liburutegiek egiten duten bezala. Eskola eta familia liburutegiak kolorea, poza eta irudimena dira, baita eraiki nahi dugun gizartearen zantzua.

 #LiburutegienEguna #ZureOndoanBeti

Aurtengo edizioak goraipatu nahi du liburutegiek, beren tipologia edo titulartasuna edozein dela ere, COVID19 delakoaren osasun krisiaren ondoriozko egoera konplexuetan beren zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko erakutsi duten gaitasunari. Horrez gain, nabarmentzea liburuzainek erabiltzaileen behar berrietara egokitzeko eta beren lana garatzen jarraitzeko egindako ahalegin handia.

Era berean, landa eremuan edo ingurune berezietan (ospitaleak, espetxeak eta abar) dauden liburutegiek egiten duten lan handia azpimarratu behar da, baita liburutegi zerbitzuek edozein erabiltzaileri hurbiltzeko abian jartzen dituzten liburutegi hedapenerako ekimen eta zerbitzu guztiak ere, edozein egoeratan eta edozein lekutan.

Etiketak:
,
No Comments

Post A Comment